Maiatzaren 1ean, kategoriaz igotzeko lanera

Xabier Urtzelai 2019ko api. 30a, 10:48

Soraluce BKEk bihar, maiatzak 1, hasiko du Euskadiko Txapelketara igotzeko fasea. Ez da itsu-itsuan bilatzen duten helburua, urte hasierako aurreikuspenetan ez zegoelako halako urte txukuna egitea: "Denboraldia amaitzeko erronka polita da", dio Muniategik.  

Inoiz ez dago jakiterik presio handiarekin, ala etxerako lanak eginda dauden sentsazioarekin eta lasai, bi gogo aldarte horietatik zeinek ematen duen emaitza hobea igoera fase bati ekiteko. Bergararren kasuan gertuago daude bigarrenetik lehenengotik baino, ligan, bigarren itzuli erregular baten ondorioz lortu dutelako lau onenen artean egotea; hasiera batean, urteko helburua mailari eusteko gorriak ez pasatzea zen. 

Bada, igoera fase horretara sailkatu dira Gipuzkoatik Munttarpe, Legazpi, Urnieta eta Bergara, eta Bizkaitik Escolapios eta Askartza. Eta, mahoneroek bihar, maiatzak 1, jokatuko dute lehenengo partidua (11:00, Labegaraieta) Urnietaren kontra. "Gure egutegiari dagokionez, bigarren jardunaldian Leioan jokatuko dugu Askartzaren aurka, hirugarrenean Bilbon Escolapios aurka, laugarrenean Legazpiko taldea etorriko da Bergarara eta Lezoko Munttarperen kontra jokatuko dugu azken jardunaldia".

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak