Bergara Hiria estreinatzeko Ander Etxaniz bergararrak jokatuko du gaur, Apezetxea atzelariak lagunduta; promesa mailako partiduan Alberdiren eta Santamariaren kontra neurtuko dituzte indarrak –Alberdik eskuan min duen Oskoz ordezkatuko du–. Ondoren, senior mailako partiduan, Egigurenek eta Telletxeak Carregal eta Uriondo izango dituzte aurrean.
Hala, Bergara Hirian guztira 7 jardunaldi jokatuko dituzte, kanporaketa partiduak eta finaleko jardunaldia kontutan hartuta. Aurreratu moduan, Pentekoste jaietan izango dira finalak.