PERCH moduan ezaguna den plana berritzearekin Udalak nahi izan du eremu horretan irisgarritasuna bermatzen laguntzea eta etxebizitza aukerak biderkatu zein lanpostuak sortzeko erraztasunak ematea.
Berrikuntza "oso nabarmenak"
2003an Bergarako Erdigune Historikoa Monumentu multzo gisa katalogatu zenetik, hainbat izan dira hori kudeatzeko egindako tramite eta kudeaketak. 2009an Hiri-antolatzearen Plan Orokorra onartu zen; 2013an Erdigune Historikoa Eraberritzeko Plana; eta orain hainbat berrikuntza "oso nabarmen".
Hain zuzen ere, planaren moldaketa horiek baimentzen dituzte hainbat ekintza:
-Beheko solairuari beste erabilera batzuk ematea: etxebizitza, negozio komertziala, lantokia eta etxebizitza uztartzea; eta zirkulazioa duten kale batzuetan garajea egitea.
-Bi eraikinentzat igogailu bakarra jartzea, betiere partekatzekoa.
-Errekalde Parkea, estazioraino, erdigune historikoan kokatuta gelditu da orain.
Udaletxera jo
Halako interbentziorik egiteko interesa duten herritarrek udaletxera jo beharko dute euren kasu zehatzaren gaineko aukerak eta mugak argitzera, eraikin bakoitzak fitxa partikularra duelako.