Mislatako musikari gazteekin agertokia partekatuko dute bergararrek

Jokin Bereziartua Lizarazu 2019ko api. 24a, 15:49

Bergarako Musika Eskolaren Apirilean Musika ekimenaren barruan, elkartruke kontzertu berezi bat egingo dute zapatuan,  apirilak 27, Santa Marina elizan (19:00). Mislatako (Valentzia) gazte banda eta orkestra sinfonikoa etorriko da eta emanaldi bana eskaini ostean Beethovenen pieza bat joko dute guztiek batera; bergararrak martxoan izan ziren Valentzian.

Musika partekatzea da helburu nagusia, Bergarako Musika Eskolako arduradunen arabera: "Beste herri batzuekin musika konpartitzea. Bergaratik kanpo egiten den musika Ikusi, ezagutu eta ikasi". Bergarako Musika Eskolako gazte banda eta orkestra sinfonikoa, Alberto Laskurain eta Jose Miguel Laskurainek zuzentzen dute eta Union Musika De Mislatako banda eta orkestra sinfonikoa, Alejandro Galarzak eta Daniel Gómez Asensiok.

Kontzertuaren aurretik, 11:00etan, bisita gidatua egingo dute eta 13:00etan harrera egingo diete udaletxean, txistulariekin eta dantzariekin. 14:30ean bazkaldu egingo dute eta ondoren, 19:00etan, hasiko da kontzertua. Kontzertua bukatu ostean batera afalduko dute, 20:30ak aldera.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak