Wolfram goxoa dastatzeko gonbidapena, bereziki kanpotarrei begira

Jokin Bereziartua Lizarazu 2019ko api. 23a, 11:59

Aste Santuko opor egunen bueltan, herria bera ezagutzeko gonbidapenarekin batera, wolfram goxoa dastatzeko proposamena egin die Bergarako Udalak bereziki kanpotarrei, bideo baten bitartez. Zumelaga eta Lasa jatetxeetan eta Ogi Berri eta Bolintxo okindegietan dasta daiteke 750. urteurrenaren bueltan sortu zuten postre berezia.

"Wolfram goxoa da Bergarako historia, zientzia eta gozogile tradizioa batzen dituen postre berria, Basque Culinary Center-ekin batera sortutakoa. Oraindik ez duzu dastatu?", diote.

Gogora ekarri behar da Laboratorium museoa eta turismo bulegoa zabalik egongo direla egunero: 10:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 19:00etara.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak