Aste Santuan domeketako ordutegia izango du Agorrosin Ekintza Guneak

Arantzazu Ezkibel Galdos 2019ko api. 17a, 10:22
Artxiboko irudia.

Aste Santuan eta Pazko astean ordutegi bereziak izango dituzte udal zerbitzuek. Eguenetik –apirilak 18– astelehenera –apirilak 22– itxita egongo dira udaletxea, Udal Liburutegia eta Udal Artxiboa. Agorrosin Ekintza Guneko ordutegia, aldiz, domeketakoa izango da –zapatuan izan ezik–.

Aste Santua

Eguenetik –apirilak 18– astelehenera –apirilak 22– itxita egongo dira udaletxea, Udal Liburutegia eta Udal Artxiboa.

Agorrosin Ekintza Guneko ordutegia honako hau izango da Aste Santuan: eguenean, barikuan, domekan eta astelehenean, domeketako ordutegia izango du; hau da: 10:00etatik 13:55era eta 16:00etatik 19:55era. Zapatuko –apirilak 20– ordutegia hau izango da: 09:00etatik 13:55era eta 16:00etatik 19:55era.

Laboratorium museoa eta Turismo Bulegoa zabalik egongo dira egunero: 10:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 19:00etara; domekan –apirilak 21–, 10:00etatik 13:00etara. Gainera, bisita gidatuak izango dira 11:00etan eta 12:30ean.

Pazko astea

Pazko astean, Agorrosinek ohiko ordutegia izango du. Udal Liburutegia 08:30etik 20:30era egongo da zabalik. Bergararren Arreta Zerbitzua, ordea, 07:30etik 14:30era egongo da zabalik, baina apirilaren 25ean, eguena, ez da arratsaldez zabalduko.


ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak