'Euskara ahoan bai zapore goxoa' esaldiak irabazi du Erramu Zapatuko Txorimalo Erakusketa

Arantzazu Ezkibel Galdos 2019ko api. 17a, 10:10

Argazkia: Jardun.

Jardunek antolatutako 25. Txorimalo Erakusketa egin zuten Erramu Zapatuan; Euskal Herriko sukaldariak taldeak irabazi zuen esaldi lehiaketa, Euskara ahoan bai zapore goxoa-rekin.

Ohikoa den moduan, Jardunek antolatutako Txorimalo Erakusketa egin zuten zapatuan, Erramu Zapatuaren barruan. Aurtengoa, 25. aldia izan da, eta sei taldek parte hartu zuten, 45 bat umek guztira. Zapatuan bertan egin zuten erakusketa.

Saria, txorimaloak eramaten duen euskarazko bertso, esaldi edo lemari ematen diote –30 euro–. Aurtengoan, Euskal Herriko sukaldariak taldeak irabazi du saria Euskara ahoan bai zapore goxoa lemarekin.

Merienda, egindako lana eskertzeko

Erakusketan parte hartu duten gaztetxo guztiekin merienda egingo dute maiatzaren 3an, Oxirondo azokan.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak