2019/04/25 19:00
Literatura
Vera la soñadora liburua aurkeztuko du Bergarako ilustratzaile Usoa Mendikutek apirilaren 25ean, 19:00etan, Irizar Jauregian. Sardiniako Cinzia Tuveri idazlearekin elkarlanean egindako lana da Vera la soñadora. 2017ko ekainean argitaratu zuten liburua; orduko hartan, italieraz, Vera Mongolfiera, 4 eta 7 urte bitarteko irakurleendako. Lehenengo edizioak izan zuen harrera ona ikusita, gaztelerazko bertsioa egitea erabaki zuten. Gaztelerazko bertsioa argitaratu dute Sevillako Babidi-Bu argitaletxearekin.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.