"Datu onak" eman ditu Bergararren Arreta Zerbitzuak lehen bi hilabeteetan

Jokin Bereziartua Lizarazu 2019ko api. 10a, 14:24
Bergararren Arreta Zerbitzuak otsailaren 14an ireki zituen ateak.

Otsailaren 14an ateak ireki zituenetik, hainbat izan dira udaletxeko Bergararren Arreta Zerbitzutik pasatu diren herritarrak eta Udal Gobernuaren arabera orain arte "datu onak" eman ditu. Martxoan, batez beste, 104 pertsonak jaso dute zuzeneko arreta eta batez besteko itxaronaldia zortzi minutukoa izan da.

Otsailean, batez beste, 85 pertsonak jaso zuten egunero zuzeneko arreta eta martxoan, batez beste, 104 herritar izan ziren; batez beste, itxaronaldia zortzi minutukoa izaten da. "Datuak onak dira, baina oraindik goiz da finkatzeko; ziur denborak aurrera egin ahala datu horiek egonkortu eta laburtu egingo direla", dio Udal Gobernuak. Jende gehien astelehenetan eta eguenetan hurbiltzen da eta gehienak goizez gerturatzen dira –10:00etatik 13:00etara–.

Bulego elektronikoa, asteburuak barne

Pilaketak ekiditeko, gogora ekarri dute zuzeneko arretarako ordutegia honako hau dela: astelehenetik egubakoitzera 07:30etik 15:30era, eta eguenetan 16:00etatik 19:00etara ere badago zabalik. Hori bai, Aste Santuko oporretan, apirilaren 15etik 26ra, 07:30etik 14:30era egongo da zabalik eta bi eguen horietan itxita egongo da arratsaldez. Hala ere, hainbat tramite bulego elektronikoan egin daitezke, 06:00etatik 22:00etara, asteburuak barne.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak