Bergarako Udalak eta Bizikasik hainbat ekintza antolatu dituzte maiatzerako

Maialen Regueiro 2019ko mai. 6a, 09:48

Martxoa amaieran eta apirila hasieran dagoeneko izan ziren hainbat ekintza, baina maiatzerako egitarau zabala egin dute Bergarako Udalak eta Bizikasi elkarteak elkarlanean. Ikastaro hauetan parte hartzeko aurrez izena ematea komeni da eta horretarako, bi modu daude: 943 76 93 94 telefonora deituta edota info@bizikasi.com helbidera mezu bat bidalita. 

Mindfulness

Garapen pertsonal eta estres murrizketa lantzeko ekintza da hau. Maiatzaren 7tik 28ra bitartean izango dira ordutegi honetan: asteartetan 18:30etatik 20:30etara bitartean eta larunbatetan 11:00etatik 13:0etara. Ekintza hau Ana Carpintero, Mindfulness irakasleak gidatuko du. 

Bideo ikastaroa

Bideoak egiteko ikastaroa izango da honakoa. Mugikorrez zein ordenagailuz modu errazean bideoak egitea izango da tailer honen helburua. Horretarako, Jaione Carpintero, ikus-entzunezkoetan aditua dena izango da ikastaroa gidatuko duena. Maiatzaren 20an, 22an eta 27an izango dira tailerrak 18:00etatik 19:30etara bitartean. 

Sukaldaritza osasuntsua

Silvana Huegun dietistak gidatuko du sukaldaritza osasuntsuari dagokion tailerra. Maiatzaren 30ean izango da, 17:30etatik 20:30etara bitartean. 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak