Ez-ohiko kontzertua izan da musikarientzako, errepertorioari eta jotzeko moduari begiratuta: haurrek ezagutzen eta gustuko dituzten kantuak eskaini dituzte, kantuen artean azalpenak emanez, eta pieza batzuk jotzen zituzten bitartean, jarlekuetan beharrean, ikusle gazteak alboan zituztela; amaitutakoan, musika tresnak probatzeko aukera ere izan dute. "Ondo joan da emanaldia, ikusle gazteek parte hartzeko modukoa egin gura genuen, eta halaxe egin dugu. Horren ezagunak ez diren tresnak nabarmendu gura izan ditugu gaur, fagota, bonbardinoa eta tuba, esaterako.Taularen gainera igotzeko gonbidapena ere egin diegu, musikarien artean jarrita, nola entzuten den probatzeko; horrez gainera, kantuan eta dantzan ere ibili dira Belarriprest eta Ahobizi pertsonaiekin", azaldu du Enrike Txurruka zuzendariordeak.