'Pirritx', 'Porrotx' eta 'Marimotots' panpinek domekan bidaiatuko dute estratosferara

Miren Arregi Amasorrain 2019ko apirilaren 6a

Bergarako Aranzadi Ikastolako iturriek baieztatu dute, bihar, igandea, botako dutela globoa estratosferara. 10.30ean elkartuko dira ikastolako patioan hori egiteko. Jakinarazi dutenez, orain arteko eguraldi iragarpenen arabera, Nafarroa ekialdean lur hartuko dute pailazoek. Iragarpena aldatzen bada, baina, "posible da misioa bertan behera utzi behar izatea".

Ikastolako patiotik jaurtiko dute helioz beteriko globoa, Pirritx, Porrotx eta Marimotots panpineki batera. Bi ordu inguruko bidaia egingo du lurretik 30 kilometrora eta 10 metroko diametroa izango du leher egingo duen lekuan. Lurreratzea ikusteko eta pailazoak berreskuratzeko, globoaren atzetik joango dira ekintzan parte hartuko dutenak, GPSak bidaliko dien seinalea jarraituta.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak