Erramu zapatuko postuak
Erramu zapatuan San Martin plazan egingo den azokan 41 postu egongo dira eta bertan izango dira Munibe zein San Martin plazako artisauak. Horrez gain, hanburgesa dastatzeko postua izango da eta talo postua, berriz, Fraiskozurin. Azken horretan, 31 postu izango dira, Simon Arrietan, berriz, 16, bi gune horietan gainera, elikagaien postuak egongo dira. Seminarioko patioan, izango dira makineria, animaliak eta tailerrak.