No Limits taldeak debut kontzertua egin du Ikasle Egunean

Xabi Gorostidi 2019ko mar. 31a, 18:20

Hausnartzeko, eta batez ere, ondo pasatzeko eguna izan zen atzo Bergaran egin zuten Ikasle Eguna. Mahai-ingurua, bazkaria, gaiztakeria tailerra eta eta presoen aldeko kontzentrazioa izan ziren jai egunaren osagaietako batzuk. Kontzertuek ere zeresana eman zuten, batez ere, No Limits talde bergararrak lehen zuzenekoa eman zuelako.

Eguneko lehen hitzordua, 11:00etan izan zen. Autodefentsa sareen inguruko mahai ingurua egin zuten, eta horretarako Eunate, Aiaraldea eta Tolosaldeako lagunak gonbidatu zituzten.

14:30ean bazkaria egin zuten gaztetxean, eta bazkalostea girotzeko ardura Aitor Bizkarra, Hodei Renteria eta Urko Agirrek bertsolariek hartu zuten. 17:00etan gaiztakeria tailerrari ekin zioten eta 19:15ean, presoen aldeko kontzentrazioa egin zuten Herriko Plazan. 

Baina atzoko ekintza sortaren artean, bazegoen ikusmira handia sortu zuen bat: No Limits talde bergararraren lehen kontzertua, alegia. 18 urte inguruko bost lagunek osatzen dute, punk rock doinuak jorratzen dituzte, musika estilo horrek Debagoinean izan duen emaria agortu gabe dagoela erakutsi zuten. Jende ugari gerturatu zen euren lehen zuzenekoa ikustera, eta ukabilak altxatuz gozatu ederra hartu zuten bertaratutako askok. 

Hala ere, ezin aipatu gabe utzi Bergarako Barne Guda eta Erasoka taldeekin partekatu zutela oholtza, eta ostean DJ MTR-ren musika ere egon zen entzungai.

Erlazionatuak

No Limits taldea argazkitan

Mirari Altube Arrese 2019 mar 31 Bergara

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak