Binakako Pilota Txapelketako finala ikusteko pantaila erraldoia jarriko dute apirilaren 7an Udal pilotalekuan. Hala, Beñat Rezusta herrikidearen partidua bertan ikusteko interesa dutenek gonbidapena eskuratu beharko dute Agorrosinen edo Udal Pilotalekuan. Gonbidapen horiek gaur, martxoaren 29a, hasiko dira banatzen.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.