Jarraitzaileen bultzada eskatu du Soraluce eskubaloi taldeak

Arantzazu Ezkibel Galdos 2019ko mar. 29a, 10:11

Josetxo Muniategiren taldeak bi final izango ditu liga amaitzeko. Lehenengoa bihar jokatuko dute, 18:15ean, Pulporen aurka. "Azken urteetako partidu garrantzitsuena izango da", dio Muniategik.

Hori horrela, jarraitzaileen babesa eskatu du entrenatzaileak. Liga amaitzeko bi jardunaldi falta diren honetan, sailkapeneko bosgarren postuan daude bergararrak. "Lau talde sailkatzen dira eta bosgarrenak gara, lau punturen falta. Hiru punturen gorabeheran lau talde gaude", dio entrenatzaileak.

Pulpo izango dute aurkari

Legazpin 25-20 galtzetik dator Soraluce. Bihar, Labegaraietan, Pulpo taldea izango dute aurrean: "Behetik gora datorren taldea da. Gaztea, baina esperientzia duten jokalariekin osatuta dago. Gu, aldiz, ez gara erregular ibili azkenaldian; dugun onena atera beharko dugu partidua aurrera ateratzeko". Gainera, Andoni Elorzaren lesioa izan du taldeak astean.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak