Barjolak Alcasserko krimenari esanahi berria eman dio liburu honetan, emakumeen bizitzarako garrantzia handia duen kontakizun politiko gisa aurkeztuz. Izan ere, 1992ko azaroaren 13an Alcasserko 14 urteko Miriam Garcia eta Desiree Hernandez eta 15 urteko Toñi Gomez desagertu ziren, eta 75 egun beranduago euren gorpuak aurkitu ziren. Alarma sozial handia piztu zuen gertaera honek eta, Barjolaren tesiak dioenez, sexu-arriskuari buruzko kontakizuna eraiki zen, 90eko hamarkadaren hasieran emakumeen bizitzan sortzen ari ziren aldaketei nabarmen eragin ziena.