[AZKEN ORDUKOA] Kontrolpean dagoela sua jakinarazi dute Bergarako Udaletik.
Sua piztu dute San Blas auzoan sastraka batzuk erretzeko, baina ezin kontrolatu ondo, eta zabaldu egin da hori. Ertzaintzak 15:10 inguruan jaso du deia, eta suhiltzaileak oraindik bertan daude. Leku aldapatsua da eta behar bezala iristeko zailtasunak dituzte suhiltzaileek. Kea bergarar askok ikusi dute herritik.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.