Aurten hasiko dira Goiko Estazioa "askotariko erabileretarako" gune bihurtzeko lanak

Jokin Bereziartua Lizarazu 2019ko mar. 26a, 17:39
Goiko Estazioko musika lokalak kanpotik ikusita, duela hilabete eskas ateratako argazkian.

2016an herritarrekin batera abiatutako ideia lehiaketan oinarrituta, Udal Gobernuaren asmoa da Goiko Estazioaren eremua balioan jartzea. Lanak faseka egin nahi dituzte eta aurten egingo liratekeen lanean artean daude lurra lau jartzea, zoladurak egitea eta umeendako jolas guneak egokitzea. Horretarako, 79.792 euro daude aurreikusita.

Gobernuak askotariko lanak ditu aurreikusita gune horretan: oinezkoendako bidea eta bidegorria banatzea –bidegorria trenbidetik joango litzateke–, iraganean egon ziren eraikinen erreferentzia fisikoa egiteko seinaleak eta marrazketa, musika lokalen alboan autoentzat sarbidea eta aparkalekuak jartzea; informazio panelak jartzea; bi ur iturri instalatzea; picnic-erako mahaiak eta jarlekuak ipintzea; umeendako bi jolas gune sortzea; txakurrekin ibiltzeko gune bat; miradore gune bat; komun publikoak; argiteria ezartzea; bizikletendako aparkalekuak; eta zabor-ontziak jartzea.

Milioi erditik gora eta, beraz, faseka

Lan horiek, Gobernuaren arabera, 555.159 euroko lizitazio aurrekontua izango lukete, baina asmoa da lanak faseka egitea. Esandako moduan, lehenengo fasean lurra lau jartzea eta drenajeak egitea; zoladura jartzea; eta umeendako jolas jokoak egin nahi dira. Horretarako, 79.792 euro daude aurreikusita, eta aurten egingo dira. Lan horiei dagokien proiektua AT2 enpresa idazten dabil. "Eremu hau eraldatuta, udalerrian aisialdirako gune berri bat lortuko da", diote.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak