Sinadura bilketa deitu du Xaxauk dirulaguntza igoera eskatzeko Udalari

Mirari Altube Arrese 2019ko mar. 26a, 16:20
Laket taldearen kontzertua, iazko Pazko Astelehenean.

Bergarako Pentekoste jaiak antolatu ahal izateko Xaxau konpartsak eskatuko dio Udalari dirulaguntza handitzeko. Izan ere, azken bost urteetan KPIa ere ez diotela igo dio Xaxauk. Horretarako sinadurak jasoko dituzte, martxoaren 28an eta 29an; Irala kalean egongo dira 19:00etatik 21:00etara. Argibideak gura dituenari ere emango dizkiote. 

Behin sinadura guztiak batuta udaletxera eroango dituzte, eta Udalak erantzun bat eman beharko diotela eskaerari adierazi dute.

Hona hemen Xaxauk bidalitako oharra osorik:

"Bergarako Xaxau konpartsak urtero, Bergarako Pentekoste jaietan, adin guztiei zuzendutako hainbat emanaldi eta ekintza ezberdin antolatu izan ditu, bai Bideberriko txosna-gunean eta baita herriko kaleetan ere.

Udalak proiektu hau aurrera eraman ahal izateko dirulaguntza eman izan du, baina azken bost urteetan dirulaguntza honek ez du igoerarik izan, ezta KPI-aren balioa ere.

Hau guztia kontutan hartuta, Xaxau konpartsak Bergarako Udalari ondorengoa eskatzen dio: Bergarako Pentekoste jaiak aurrera eraman eta antolatu ahal izateko Xaxau konpartsak jasotzen duen dirulaguntza kopurua igotzea.

Behin sinadura guztiak batuta, Udalean entregatu eta Udalak erantzun bat eman beharko dio gure eskaerari".

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak