Gasteizko Musika Kontserbatorioan jokatu zuten lehiaketa, zapatuan. Euskadiko musikari gazteen lehiaketan, kantu sailean lehiatu zen Aitor Garitano abeslari bergararra. Garitanok saria lortu zuen. Orain arte lortutako sari garrantzitsuena izan da zapatukoa, Garitanorendako.