Hardcore eta punka protagonista Kartzela Zaharrean

Maialen Regueiro 2019ko mar. 23a, 12:11

Tapoi Fest jaialdiaren zortzigarren edizioa ospatzen ari da atzo eta gaur bitartean Bergarako Kartzela Zaharrean. Atzo iluntzean lau taldek eskaini zuten emanaldia (Fly Shit, Managaitz, Optika eta Arrotzak) eta gaur beste lau talderen txanda izango da. Hala, hardcore eta punk musika entzuteko aukera egongo da, gaur ere 22:00etatik aurrera. 

Atzoko emanaldiak

Fly Shit taldeak ez zuen hutsik egin eta Managaitz taldearekin batera grabatutako lan berria aurkeztu zuten. Bergarako eskola zaharreko taldea da Fly Shit, 1995tik etengabe dabilena. Estudioko lau lan eta zuzeneko disko bat dituzte. Managaitz taldeak ere joko zuen atzo: Zarauzko boskote honek hardcore melodikoa eta postpunka eskaini zuten. Hirugarren taldea Optika izan zen, doinu indartsuak lantzean dituen talde gipuzkoarra. Eta atzoko jaialdiko laugarren taldea Arrotzak izeneko post-punk talde gipuzkoarra izan zen. 

Gaurko lau taldeak

Gaur beste lau talde igoko dira kartzela zaharreko oholtzara, 22:00etan hasita, eta bost euroren truke. Worth It da horietako bat; 2015ean Berrizen sortutako taldea, hardcore eszenan izen nabarmena lortu dute eta bi disko atera dituzte. Beste talde bat Bartzelonatik etorriko den Tropical Ice Land izango da; atera berri duten laugarren diskoa eskuan dutela, screamo, crust eta post-hardcore doinuak eskainiko dituzte. Madrildik etorriko da Aceswords, hiru musikari beteranoz osatutako taldea, eta laugarren eta azkena Zarauzko Hagendas izango da; thrash, hardcore eta rock gogorra egiten dute.

Afari beganoa

Kontzertuen aurretik afari begano batez gozatzeko aukera egongo da, Kartzela Zaharrean bi euroren truke.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak