Maite Larbururen lan berriaren aurkezpena bihar, egubakoitza, Seminarixoan

Aitziber Aranburuzabala Juldain 2019ko mar. 21a, 15:16

'Hezurren azpian' diskoaren lehen kontzertua eskainiko du, 22:30ean; sarrerak zortzi eurotan daude salgai leihatilan eta internetez.

Neighbour taldearekin bi disko egin ostean, Hezurren azpian bakarkako lehen lana du Larburuk (Hernani, 1979). Herbehereetan bizi izan da urteetan eta Euskal Herrira itzuli da orain dela gutxi; hori horrela, Josh Cheathamekin osatzen zuen Neighbour bikote artistikoaren ibilbidea eten egin behar izan dute; hala ere, bikotearen musika ezaugarriak nabarmenak dira hernaniarren lan berrian, hirugarren lanerako izan behar ziren kantuekin osatu du-eta bakarkako lana.

Ogibidez, musikaria da Larburu, aitzinako musikagintzan aditua, baina pop estilotik gertuago daude diskoetan jasotako kantuak. Kantatzeaz gainera, biolina, gitarra elektrikoa eta klasikoa, xilofonoa eta kortinatxoa jotzen ditu; eta taularen gainean lagun izango ditu Carlos Toroncher klarinete baxuarekin eta perkusioan Aida Torres eta Beñat Iturrioz.

Egubakoitzean argitaratu zuen Maite Larburuk Gaztelupeko Hotsak diskoetxearekin diskoa, eta Bergarako zinegile Asier Altunaren, Kixi, Txintxua Films ekoiztetxearekin egin du Gona kantuaren bideoklipa. 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak