Mariaren Lagundia ikastetxeak elkartrukea egingo du Warnsveldeko kideekin

Maialen Regueiro 2019ko mar. 20a, 12:18

Martxoaren 23tik 30era bitartean Holandako Warnsveld herriko kideekin elkartrukea egingo dute Mariaren Lagundiako ikasle eta irakasleek. Guztira 36 ikasle eta hiru irakaslek hartuko dute parte elkartrukean eta hainbat ekintza egingo dituzte. 

Urteetako esperientzia

Mariaren Lagundia ikastetxeak urteetako harremana du Herbehereetako ikastetxe batekin eta elkartrukeak egiten dituzte. Ikasturte honen hasieran, besteak beste, Herbehereetako Warnsveld herritik etorritako  28 ikasle eta 3 irakasle egon ziren DBH4ko ikasleekin. Elkartruke horretan, hainbat ekintza egin zituzten: Bergara ezagutzen lehiaketa, euskal dantzak, talo tailerra, surf ikastaroa, Donostiara irteera, euskarako klasea…

Eleaniztasuna

Ikasleentzat aberasgarria da esperientzia hau, gaur egun eleaniztasunak izugarrizko garrantzia duelako eta horrek, pertsonaren errealizazioa eta garapena lantzea ahalbidetzen duelako. Horrez gain, esperientzia honi esker ikasleek, herrialde bateko kultura, jendea, ohiturak… ezagutzeko eta komunikatzeko ingelesa erabiltzeko aukera ezin hobea izaten dute. 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak