Hernaniarrak duela sei urte osatu zuen Josh Cheatham estatubatuarrarekin Neighbor taldea. Herbehereetan bizi izan da azken urteetan, baina orain Euskal Herrira itzuli da eta horrek zaildu egin du Josh Cheathamekin elkarlanean jarraitzea. Hala, Larburuk Neighborren hirugarren lanerako sortutako abestiak bere lehen diskorako erabiltzea erabaki du.
'Hezurren azpian' lana
Lan hau "Kanta bidaia bat da”. Bidaia zirraragarrienetan bezala, bide-orririk gabe abiatzea da onena, bideko esperientziak izan daitezen, kasu honetan abestiak, azken helmugara eramango zaituztenak.