Mikel Linazisoro Espainiako Kopan agintzen dabil

Xabier Urtzelai 2019ko mar. 20a, 09:03

Espainiako Eskalada Kopako bigarren proba jokatu zuten joan den asteburuan, eta Euskal Selekzioko kide Mikel Linazisorok (Bergara, 2000) ez zuen kontrariorik izan. Txapela janzteko faboritoa zen gizonezkoen mailan, eta ez zuen hutsik egin. Bergarakoa ez da hirugarren jardunaldian egongo asteburu berean Europako Kopa duelako

Espainiako Kopa amaitzeko jardunaldi baten faltan, bertako podiuma ziurtatuta utzi zuen Linazisorok joan den zapatuan. Bergarakoa gaixorik izan zen asteburu osoan Fuenlabradako  (Madril) Awesome aretoan egin zuten proban, baina behin katu-oinak jantzi zituenean, inor ez zen Bergarakoaren maila berean egon.

Ez da hirugarren proban egongo 

Espainiako Kopako hirugarren proba maiatzaren 11n jokatuko dute, Plasencian (Extremadura). Baina, Linazisoro ez da hitzordu horretan egongo, asteburu berean eskalatzaile bergararra gazte mailako Europako Kopan izango delako.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak