Igor Arrieta nagusi gazte mailako Gorlako Igoeraren lehen edizioan

Julen Iriondo 2019ko mar. 16a, 13:05
Igor Arrieta, helmugan sartzen.

Aralar-Sakana Group taldeko uharte-arakildarra bakarrik iritsi da helmugara, eta 46 segundo atera dizkie bigarren eta hirugarren izan diren Enekoitz Azparreni (Ampo) eta Xabier Isasari (Bellota). 

Lehenengo bizpahiru kilometroak pasata geratu da bakarrik lasterketa buruan Arrieta. Erasorik jo gabe, erritmoa bizitu eta ondoan zituenek ezin izan diote jarraitu. Hiruko taldea joan da atzetik, podiuma osatu duten lagunak eta Oriako taldeko Iñaki Diaz. Honek ezin izan die beste biei jarraitu, eta minutu erdi geroago helmugaratu da azkenean. 

Taldeka, Bellota izan da onena, eta lehen bergararra –bi atera dira– Ulma taldeko Lander Uribesalgo izan da, 26., 4 minutu eta 14 segundora.

Irabazleak egindako denbora izan da 20 minutu eta 29 segundo; berez, 2001ean Alberto Contadorrek jarritako marka baino segundo bat hobea, baina plazatik abiatu eta maldan gora hasi arte neutralizatuta egon da lasterketa –azken orduan erabakita, kalean zebilen jendearen eta txirrindularien segurtasuna bermatze aldera–, eta Arrietak ez ditu, ondorioz, marka hausten zuenarentzat zeuden 500 euroak jaso, baina bai, beste sariez aparte, diru sari gehigarri bat, egindako denboragatik.

Erlazionatuak

Gazte mailako Gorlako Igoera

Julen Iriondo 2019 mar 16 Bergara

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak