Atxagaren eta Gurrutxagaren errezitaldi dramatizatua

Aitziber Aranburuzabala Juldain 2019ko mar. 14a, 16:43
Jose Kruz Gurrutxaga eta Bernardo Atxaga 'Martuteneko kartzelan' ikuskizunean. Argazkia: Donostia Kultura

Seminarixoan egingo dute 'Martuteneko kartzelan' saioa bihar, egubakoitza, 20:00etan; sarrerak, zortzi eurotan.

Orain dela urte batzuk, Bernardo Atxaga idazleak euskal literaturari buruzko hitzaldia egin zuen Martuteneko kartzelan; ekitaldi hori oinarri hartuta eta Euskaltzaindiaren babesarekin sortutako errezitaldi-dramatizatua da bihar, egubakoitza, 20:00etan hasita eskainiko dutena; sarrerak zortzi eurotan eros daitezke leihatilan eta internetez.

Mendeurreneko ospakizunen baitan prestatu zutela dio Euskaltzaindiak: "Martuteneko jardunaldia nola joan zen kontatzen duen istorioa irakurtzen du Atxagak; umorezkoa da, baina mamitsua era berean. Euskal literaturaren gainbegiratu ederra da, lehenengo idatzi eta idazleekin hasi –Etxepare, San Milango izkribuak, Axular....– eta gaur egunera arte. Ordubetean, modu interesgarrian gure literaturaren nondik norakoak ezagutzeko aproposa da".

Jose Kruz Gurrutxaga aktorea du Atxagak irakurraldi dramatizatuan bidelagun: "Tarteka, kontakizunean agertzen diren hainbat pertsonaia eszenifikatzen ditu, eta hainbat pasarte irakurtzen ditu; badira bien arteko elkarrizketa uneak ere".

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak