Martxoaren 26ra arte eman daiteke izena Apirilean Musika ikastaroetan

Arantzazu Ezkibel Galdos 2019ko martxoaren 14a

Bergarako Musika Eskolak apirilean zehar eskainiko dituen hainbat ikastaro antolatu ditu. Ikastaro horietan izena emateko epea martxoaren 26ra arte izango da.

Apirilaren 1ean eta 2an, Musika familian tailerra egingo dute, 0-3 urte bitarteko haurrendako, 18:15ean. Maite Vicuña izango da irakaslea, eta ikastaroaren prezioa 10 euro izango da –bazkideek 5 euro–.

60 urtetik gorakoendako musikoterapia

Apirilaren 1ean, 19:00etan, Nagusiendako musikoterapia tailerra egingo dute –60 urtetik aurrerakoendako–. Maite Vicuña izango da irakaslea eta prezioa aurrekoaren berdina izango da.

Horrez gain, Vicuñak hitzaldia eskainiko du apirilaren 6an, 12:30ean, musika eskolan: Musikoterapiarekiko gertutasuna.

Bi tailer, musika ikasleendako doan

Apirilaren 5ean, 16:00etan eta 17:30ean, Orodreth-en eskutik Beatbox Tailerra egingo dute –10 urtetik gorakoendako–. Francisco Camachok haize metal instrumentuen ezagutza eta mantentzea erakutsiko du, apirilaren 5ean, 17:00etan. Azken bi ikastaro horietako prezioa izango da: 8 euro –musika ikasleek, doan–.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak