Ertzainen protesta Bergaran, segurtasuna bermatzea eskatzeko

Jokin Bereziartua Lizarazu 2019ko mar. 14a, 12:11
Bergarako San Martin plazan Erne eta Esan sindikatuetako ertzainek egin duten protesta.

Ertzaintza barruan afiliatu gehien dituzten Erne eta Esan sindikatuek protesta egin dute gaur Bergarako San Martin plazan. Lanean ari direnean euren segurtasuna bermatu ahal izateko ertzain gehiago behar dituztela aldarrikatu dute, besteak beste. Hondamendia Ertzaintzan lelopean egin dute aldarrikapena.

Hain zuzen ere, lanean ari direnean euren segurtasuna ber-matu ahal izateko ertzain gehiago behar dituztela aldarrikatu zuten, besteak beste, eta elkarretaratzeak, Bergaraz gain, Tolosan, Sestaon eta Basaurin ere egin dituzte.

Eneko Urkijo Esan sindikatuko idazkari nagusiaren esanetan, EAEn 8.000 ertzain egon beharko lirateke eta kopuru hori osatzeko 800 falta dira: "Ertzainen falta hori dela eta, EAEko bizilagunen eskaerari ezin diogu erantzun eta, gainera, horri delinkuentzia izugarri ugaritu dela gehitu behar diogu".

Urkijok salatu du Eusko Jaurlaritzak 2014an ezarri zuen polizia-ereduak herritarrekiko gertutasunaz hitz egiten duela baina eredu horrekin "kontrakoa" ari direla lortzen: "Lehen, komisariak genituen Arrasaten eta Oñatin, esaterako, eta orain, guztia Bergaran zentralizatu da, eta herritarrengandik urrundu."

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak