Ipintzako ikasleen gurasoak ikastetxeak banatutako inkesta betetzera animatu dituzte

Maialen Regueiro 2019ko martxoaren 14a

Ipintzaberri ikasleen guraso elkarteak, ikastetxeko zuzendaritza taldearekin batera, ikastetxean hobekuntzak egiteko asmoa dauka. Horretarako, irakasle, guraso eta ikasleekin proiektu estrategiko bat egin da. Bide horri hasiera emateko, inkesta batzuk prestatu diira ikasle, irakasle eta gurasoek bete ditzaten. Dagoeneko ikasleak beteak dituzte eta orain gurasoen txanda da horregatik, Ipintza ikastetxeko gurasoak animatu nahi dira e-postaz (linka bidez) edo paperean jaso duten inkesta betetzera.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak