Taldea "indartsu" dago hurrengo jardunaldietarako, eta bergararrentzat erronka berria izango da Euskadiko kopa irabaztea.
Burdinolako infantilak Espainiako urrezko liga nazionalean jokatu dute estreinakoz aurtengo denboraldian. Guztira bederatzi neurketa izan dituzte, eta sailkapenean azken bigarren postuan bukatu dute. Zaleen eta jokalarien poztasunerako maila mantentzea lortu du taldeak eskuratutako hiru puntuekin, eta gazteek "bizitako esperientzia politarekin" gozatu ahal izan dute.
Taldea "indartsu" dago hurrengo jardunaldietarako, eta bergararrentzat erronka berria izango da Euskadiko kopa irabaztea.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.