Suteak ekidin eta gizarte premiak antzemateko programa berrituta BAZen

Maialen Regueiro 2019ko mar. 13a, 16:09

Suteak ekidin eta gizarte premiak antzemateko programa 80 urte beteta eduki eta bakarrik edo 65 urtetik gorako beste persona batekin bizi diren herritarrei zuzenduta dago. Hala ere, premia bereziak antzemanez gero, beste talde batzuei ere eskaintzeko aukera dago. 2019 urterako aurrekontua 31.000 eurotakoa da. 

Parte hartzeko

Udalak herritarrei datzi bat bidaliko die zerbitzua eskainiz eta kontratatutako empresa harremanetan jarriko da herritarrekin zerbitzua eskaintzeko. Aipatutako adina ez eduki arren, norbaitek programan sartzeko gogoa izanez gero, eskaera egin dezake Bergararren Arretarako Zerbitzuan (B@Z) eta Gizarte Zerbitzuak eskaera aztertuko du.

2018ko datuak

94 pertsonei zuzendu zitzaien zerbitzua eta 65ek onartu zuten. Etxe guztien krokisa egin zen eta sute kasu baten aurrean autobabeserako irizpideak eman ziren. Hala, guztira 78 su detektagailu jarri ziren (etxe batzuetan detektagailu bat baino gehiago). 

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak