San Martin Agirre plaza eraberritzeko proposamenak jendaurrean aztertu, eta, Bergarako eragile eta herritarrek hainbat ekarpen egin dituztela jakinarazi dute Udal ordezkariek. Elkartutakoek Vaumm arkitektura enpresak diseinatutako proposamena ontzat hartu dutela gaineratu dute.
Orohar herritarrek eta eragileek "ez dute gaur egungo plaza askorik aldatu nahi", eta bat egin dute "plazari bizitasun eta argitasun handiagoa ematearekin, autoen presentzia murriztearekin eta ondare gisa zaindu eta erabiltzearekin".
Jasotako ekarpenekin Vaumm enpresak proposamena borobilduko du, eta bukatutakoan jendaurrean erakutsiko dute.
