Banatzaile baten ibilgailua lapurtu duelakoan gizonezko bat atxilotu dute Bergaran

Mirari Altube Arrese 2019ko mar. 12a, 13:38

Arrasateko supermerkatu baten aparkalekuan zegoen banatzaile baten furgoneta eraman zuen ustez gizonezko batek atzo, astelehena. Ibilgailu barruan utzitako telefonoaren seinaleari esker Bergaran atzeman zuten furgoneta hori, baita 28 urteko gizonezko bat atxilotu ere hura lapurtu zuelakoan.

Banatzaileak ibilgailua Arrasateko supermerkatu bateko aparkalekuan utzi zuen, 12:00ak bueltan. Horren bila joan zenean utzitako lekuan ez zegoela konturatu eta Ertzaintzari jakinarazi zion.

Barruan utzitako telefonoaren seinaleari esker jakin zuten ertzainek Bergarako supermerkatu batetara zihoala furgoneta; hantxe topatu zuten aparkatuta. Ustez furgoneta eraman zuen gizonezkoa ere atzeman zuten inguruan, baita atxilotu ere furgonetaren eta telefonoaren lapurreta egotzita. Ertzain-etxera eraman zuten eta epailearen aurrera eramateko zain geratu zen.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak