Korrika eta Martxoaren 8a bat eginda

Mirari Altube Arrese 2019ko mar. 11a, 16:17

Korrikak ere bat egin zuen Emakumeen Nazioarteko Egunarekin eta KLIKA, Emakumeok korrika leloarekin antxintxika jardun zuten, eguen iluntzean, Bergarako kaleetan.

Korrikaren 21. edizioa ate-joka daukagula kontuan hartuta, Klika, emakumeok korrika egin zuten Bergaran eguen arratsaldean, Korrika batzordeak antolatuta. Izan be, bi emakume Lilatoiaren inguruan berbetan zeudela, kirola, berdintasuna eta euskararenn aldeko Korrika ekimena lotzeko modu polita izan zitekeela erabaki zuten, eta martxoaren 8aren bezperan, klika emakumeok korrika antolatzea. Korrika batzordean komentatu eta honen oniritzia jaso ostean, aurrera egitea erabaki zuten.

San Martin plazatik abiatu, eta 2 kilometroko ibilbidea egin zuten, herriko kalietan zehar: Bidekurutzeta, San Pedro kalea, Artekalea, Arruriaga, Masterreka, Bideberri, Fraiskozuri, Zurradero, palmerako biribilgunea, Ibargarai, Herri Lagunak, D.Irala, Irizar eta Barrenkaletik pasa ostean, San Martin plazan bukatu zuten korrikaldia.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak