Erraz menderatu du Bergarak sailkapeneko azkena

Eneko Azurmendi 2019ko mar. 10a, 19:32

4-0 hartu du mendean Bergarak Hondarribia, sailkapeneko azken sailkatua. Partidua azkar hautsi dute etxekoek eta atsedenaldira bi goleko aldearekin joan dira. Bigarren zatian beste bi gol egin, eta partidua erabakita utzi dute Mikel Aristiren mutilek. Bitxikeria moduan, lautik hiru gol hondarribiarrek sartu dituzte, haien atean.

"Tranpa modukoak izaten dira partidu hauek. Sailkapeneko azkena izan arren, partidua irabazi egin behar da. Askotan, aurkariaren intentsitate baxuak zeuri ere eragiten dizu, baina gu ez gara hor erori. Presiorik gabe, aurkari arriskutsua izan zitekeen, baina azkar hautsi dugu partidua eta, gainera, ez dugu golik jaso. Aukera gehiago ere egin ditugu, baina ez dira sartu. Ez da gure partidurik onena izan, egia esanda, baina hiru puntuak etxean geratu dira", azaldu du Mikel Aristik, Bergarako entrenatzaileak.

Erregional Ohorezko Mailako beste bi partiduei dagokienez, Aretxabaletak 1-0 irabazi dio Oiartzuni, eta Mondrak, berriz, bana berdindu du Lesakan, Beti Gazteren aurka.

Maila bat beherago, Erregional Preferentean, Aloña Mendi 1-2 nagusitu zen Zumaian, eta Antzuolak ere garaipena lortu zuen Ilintxaren aurka (3-1).

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak