Aritz Bikuña bergararra garaile izan da bere kategorian eta baita taldekakoan ere, slalom proban

Amaia Txintxurreta Guridi 2019ko mar. 9a, 14:46

Gurpil aulkiko slalom proba jokatu da Bergarako Udal pilotalekuan. Guztira, hamabi parte-hartzaile izan dira, tartean egon da Aritz Bikuña bergararra. Donostiatik, Oiartzundik edota Kantabriatik ere etorri dira parte-hartzaileak. Eta bailarakoak, bere kategorian irabaztea lortu du eta baita taldekakoan ere.

Hamabi parte-hartzaile izan ditu Bergaran jokatu den gurpil aulkiko slalom probak. Kategoriaka, hauek izan dira irabazleak:

  • WS1A kategorian: Aritz Bikuña bergararra
  • WS1B kategorian: Miguel Angel Fernandez
  • WS2 kategorian: Sergio Fernandez
  • WS4 kategorian: Malen Urkiri
  • WS5 kategorian: Ander Goenaga

Irabazleen artean irabazlea izango zena erabakitzeko beste proba bat ere egin dute, eta horretan, Ander Goenaga izan da garailea.

Taldekakoan, berriz, Kantadoka izenekoak irabazi du; Aritz Bikuña bergararra eta Kantabriako Albert Dallei eta Roman Dual izan dira talde horretako kide.

Taldekako sailkapenean bigarren gelditu direnak Ostadar taldekoak izan dira. Talde hori Gorka Uzkudunek, Malen Urkirik, Ane Asensiok eta Ander Goenagak osatu dute.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak