'Emakumien biharra' erakusketa, martxoaren 24ra arte ikusgai

Eneko Azurmendi 2019ko mar. 9a, 10:56

Bergarako emakume artista talde batek hirugarrenez antolatu du Aroztegi aretoan jarri duten erakusketa. "Herriko emakumeak batzea, praktika artistikoen inguruan lan egiten duten emakumeak kontaktuan jartzea eta, era berean, emakumeen lana bistaratzea" da erakusketaren helburua.

"Martxanterak talde feministako kide batek praktika artistikoen inguruan lan egiten du eta berak proposatu zuen emakumeen gaineko erakusketa bat egitea", azaldu du Amaia Santamariak, antolatzaileetako batek.

Aurten, bereziki, komertzioan lan egin izan duten Bergarako emakumeak hartu dituzte ardatz, "bai iraganean eta baita gaur egun ere". Erakusketa osatzeko, askotariko materiala erabili dute: "Artxiboko argazkiak, lehengo emakumeak lanean ikusten direnak, eta gaur egungoei dagokienez, taldeko kideak aritu dira argazkiak ateratzen. Bestalde, hainbat arlotan banatu dugu erakusketa: harakintza, burdintegia, metalgintza, kotoia lantzeko moduak". Diziplinari dagokionez, gehiengoa pintura dela azaldu du Santamariak, baina zeramika, tapizak, argazkiak, bideoak eta abar ere badaudela ikusgai.

Martxoaren 24ra arte

Ondorengo ordutegietan egongo da ikusgai erakusketa, hilaren 24ra bitartean: martitzenetik eguenera 18:00etatik 20:30era; zapatuetan 12:00etatik 14:00etara eta 18:00etatik 20:30era eta domeketan 12:00etatik 14:00etara.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak