'Bergara oinez' ekimena abian da

Aitor Agiriano 2019ko mar. 7a, 16:30

Osasun sareak eta herrian dauden izaera anitzeko hamar eragilek martxan jarri duten proiektua da 'Bergara oinez' ekimena. Herritar osasuntsuagoak izatea, herriko mugikortasunean hobekuntzak lortzea eta elkarteen ikusgaitasuna helburu duena, hain zuzen. Datorren eguenean hasita, ostegunetan, 10:30ean Agorrosinen bildu eta ibilaldiak egiteko aukera egongo da.

Urtean zehar egiteko hamar ibilaldi ezberdin proposatu dituzte. Ekimenean parte hartu duten hamar eragileetako bakoitzak izango du ibilbide horietako baten ardura. Errazak, irisgarriak eta edonork egiteko moduko 60-90 minutuko iraupena izango duten ibilbideak dira. Agorrosinen hasi eta amaituko dira guztiak. Behin amaituta, hamarretako osasuntsua ere egingo dute bertan.

Bi irteera berezi

Aranzadi eta Mariaren Lagundia ikastetxeek egingo dituzten irteerak bereziak izango dira. LHko eta DBHko ikasleekin egingo dituzte hauek. Ikastetxe bakoitzean aurre-lanketa bat egingo dute ikasleekin zein motatako ibilbidea den jakiteko. Belaunaldi ezberdinen arteko harremanak sustatzeko eta esperientzia ezberdinak jasotzeko aberasgarriak izango dira bi ibilaldi hauek.

Izen ematea

Parte hartu nahi duten herritarrek aurrez izena eman dezaten komeni da. Horretarako, Agorrosinen (943 77 70 95), San Joxepen (943 76 30 09) eta www.bergarakirola.eus-era mezu bat idatzita egin ahal izango da izen ematea.

Ibilbideen egunak eta antolatzailea

- Martxoak 14: San Joxepe.

- Martxoak 28: Kattalin.

- Apirilak 11: Osasun zentroa.

- Maiatzak 2: Aranzadi.

- Maiatzak 16: Diuntasuna.

- Ekainak 6: Osasun publikoa.

- Urriak 3: Pol-Pol MT.

- Urriak 17: BPXport.

-Azaroak 7: Mariaren Lagundia.

- Azaroak 21: Udala.

 

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak