Gorlako mendatearen 'trilogia' martxoan

Xabier Urtzelai 2019ko mar. 7a, 19:44
Alberto Contador, 2001ean Gorlan. Orduan 20 minutu eta 30 segundo behar izan zituen mendatea igotzeko. Inoizko marka onena da.

Martxoaren 16an –goizez eta arratsaldez– bi lasterketa egingo dituzte Bergaran, eta bietan Gorlako mendatea izango da protagonista. Martxoaren 31n, berriz, amateur mailakoek lasterketa 'klasikoa' egingo dute: Gorlako Igoeraren 45. edizioa.

"Gorlako mendateak daukan prestigioa aprobetxatu gura dugu hiru lasterketa erakargarri antolatzeko", dio Lokatza Ziklismo Eskolako presidente Jon Unamunok. Hala, martxoan zehar hirutan izango da mendate hori protagonista. Hasteko, hilaren 16an, klubeko ordezkariek gura beste lan izango dute, goizez eta arratsaldez lasterketak antolatuko dituzte eta.

Gazteek, 8,4 kilometroko lasterketa 

Hilaren 16ko goizeko (10:00) lasterketa gazte mailakoei zuzendutakoa izango da, eta antolatzaileek duela bi hamarkada antolatzen zuten Gorlako Igoera klasikoari egingo diote keinu: "Zortzi kilometro eta erdi izango ditu lasterketak, Bergarako San Martin plazan hasi eta Gorlaraino. 2001ean antolatu genuen azkenekoz Gorlako Igoera modu horretara, eta Alberto Contador izeneko txirrindulari batek irabazi zuen. Lasterketako errekorra ezarri zuen, gainera, 20 minutu eta 30 segundo. Hain zuzen, errekor hori ontzeko kapaz denak 500 euroko saria jasoko du". 

Arratsaldean, berriz, emakumezkoen txanda izango da: "Emakumezkoen egutegian kontu handia izaten dugu datekin, Espainiako Koparekin edo nazioarteko lasterketaren batekin kointzidituz gero tropela asko mugatzen delako. Bada, nesken lasterketaren hasiera berezia izango da. Lehenengo metroak neutralizatuak izango dira, eta ziklistek Irala kalean hasiko dute proba: Plazatik, Ibargaraitik, Fraiskozuritik... Pasa ondoren saihesbidera irtengo dira eta Osintxu eta Zubillagatik pasa eta gero ostera ere Bergarara sartuko dira, eta hor batuko zaizkie gazte mailako ziklistak. Beste itzuli bat egingo dute saihesbidetik, eta, ondoren, Gorlako mendatea izango dute zain. Hori horrela, gazteek 40 kilometroko lasterketa egingo dute eta 23 urtez azpikoek eta eliteek, 72 kilometro".

Gorlako Igoerak, 45 urte

Martxoaren 31n, berriz, amateur mailako egutegiko egun handietako bat izango da, Gorlako Igoeraren 45. edizioa antolatuko du-eta Lokatzak. Iaz, eguraldi txarrari aurre egin eta Hejman Torbjornek irabazi zuen lasterketa. Probak berak utzitako datuetan antzeman daiteke gogortasuna: 188 ziklistak hasi zuten eta 65 heldu ziren helmugara

Erlazionatuak

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak