Hirurogei eskalatzailetik gora batu ziren Espainiako Kopako lehen saioa lehiatzeko asmoz. Finalean izan ziren zortzi eskalatzaileetatik lau euskal selekzioko kideak izan ziren, eta tartean zegoen Mikel Linazisoro. Sailkatze fasean bergararra ez zen izan onena, Ez zen onena izan sailkatze, baina behin finala jokoan jarri zenean, bere maila erakutsi zuen. “Ez nago oso sasoiko oraindik, baina lehiaketak hala izaten dira. Asteburuan bikain sentitu naiz” adierazi zuen finala amaituta. Finalarengatik galdetzean, “Nik, lau bloketatik hiru osatu nituen, eta beste biek berriz, lautik bi osatu dituzte”.
Pozik eta gustora zegoen Linazisoro finala amaitu berritan. “Ondo hasi dugu denboraldia senior mailan”. Espainiako Kopako hurrengo hitzordua martxoaren 16an izango da Fuenlabradan (Madril, Espainia) Awesome salan.