Atzoko haizeteak kalteak eragin ditu Bergaran

Itziar Larrañaga Sarasola 2019ko mar. 7a, 11:06

Hamar bat minutu besterik ez zuen iraun 15:50eak inguruan hasi zen haize bolada eta euri zaparradak baina hainbat kalte eragin zituen Bergaran. Kalte handienak Ikerleku kantoiko 2 eta 4 zenbakien artean gertatu ziren, baina herriko beste txoko batzuetan ere kalte materialak eragin zituen. 

Eguaztenean, arratsaldeko laurak aurretik eguraldia zakartu egin zen eta haize bolada indartsuek bete betean jo zuten Ikerleku kantoiko 2. zenbakian. Bergarako Udaletik azaldu dutenez, fatxadako zati handi bat erori zen eta kale berdineko 4. zenbakiaren teilatu gainera erori zen eta zati batzuk kalean amaitu zuten. Etxebizitza horietako batek ere pareta oso bat galdu du, baina ez da inor bizi bertan. Gainera, Ikerleku 4aren tximinia puskatu eta Munibeko kale kantoira zatiak erori ziren. Une honetan, Ikerleku 2 eta 4 zenbakien arteko tarteak itxita jarraitzen du eta teknikariak tramu horretako eraikinak ikuskatzen dabiltza.. 

Horretaz gain, herriko beste hainbat txokotan. Bidekurutzetan teila pusketak eta loreontzi batzuk erori ziren kalera. Arrizuri kalean ere, teilatutik txintxorrak erori ziren espaloira eta kalteak eragin zizkion auto bati. Bestalde, haizearen eraginez Ibargarai eta Zabalotegi kaleetan edukiontzian erori ziren eta Ibargaraiko bat puskatu egin zen. Horretaz gain, autobus geltokiko markesina baten estaldura plaka ere hautsi zen eta baita zenbait zuhaitz adar ere.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak