Bergarako musika eskolako gazte banda eta orkestra sinfonikoa Valentziara joango dira etzi

Maialen Regueiro 2019ko mar. 6a, 16:50

Bergarako musika eskolako gazte banda eta orkestra sinfonikoak Valentziara egingo dute bidaia etzi, egubakoitza. Guztira, 60 ikaslek hartuko dute parte Mislata eta Segorbeko ikasleekin osatzen den Banda eta Orkestrarekin egingo den elkartrukean. Hala, Mislatan izango da kontzertua eta igandean egingo dute bueltako bidaia. Apirilaren 27an, berriz, Apirilean Musikaren ekintzaren barruan valentziarren bisita hartuko dute bergararrek eta Santa Marinako elizan eskainiko dute kontzertua guztiok elkarrekin. 

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak