Goraino bete zen Kartzela zaharra Lujanbio, Maia, Elortza eta Iturriaga ikusteko. Ibon Leibar Txinbo aritu zen gai-jartzaile lanetan, eta hainbat gai interesgarri proposatu zituen: gaztetxea bera, Venezuelaren gainean Iñaki Anasagasti eta Miguel Boseren ahotik jarri zituen bertsolariak kantuan, marrazki bizidunak, Pol-Pol, motxiladun umeak, Martxoaren 8a...
Antolatzaileak eta bertaratu ziren herritarrak oso gustura joan ziren bi ordu inguru iraun zuen saioaren ostean.
ETB1-eko Hitzetik Hortzera saioan eta bertsoa.eus-en ikusi ahalko da atzoko saio berezia.