Sergio Gutierrez eta Iraitz Zubizarreta finalean dira

Aitor Agiriano Arrese 2019ko mar. 1a, 11:44

Soraluce Lau Eta Erdiko txapel-ketak baditu lehenengo finalis-tak. Martitzenean jokatu zituz-ten lehen finalerdiak, eta promes mailan Sergio Gutierrezek eta senior mailan Iraitz Zubizarre-tak egin zuten aurrera. Hala, martitzenean erabakiko dituzte beste bi finalistak (19:30, Udal Pilotalekua).

Sergio Gutierrezen eta Ander Ruiz de Larramendiren arteko partidua oso gorabeheratsua izan zen. Hasierako minutuetan bi pilotariek min handia egin zioten elkarri sakearekin. 18-18 zeudela, Gutierrez errioxarra ezker eskua bilatzen ahalegindu zen, eta hor lortu zuen finalera-ko txartela (22-19). Senior mailan, Iraitz Zubiza-rretak partidu borobila egin zuen. "Arrietak hirugarren tan-toan min hartu zuen atzamarrean, eta horrek asko baldintzatu zuen partidua. Hala ere, Zubizarretak erakutsi zuen oso momentu onean dagoela eta finalean kontrario gogorra izango dela", adierazi du Julen Aranburuk.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak