Zazpigarrena irabazi, eta Aratusteak ondo ospatu

Xabier Urtzelai 2019ko mar. 1a, 11:40

2019an jokatutako zazpi jardunaldietatik seitan garaipena lortu dute Soraluce bKEko mutilek. bihar, ordutegi berezian (13:00) jokatuko dute sailkapenean kontrario zuzena den bidasoa Irunen kontra, ondoren Aratusteak behar den moduan ospatzeko.

Urtea ezin hobeto hasi dute So-raluce BKEko mutilek. Maho-neroek azken zazpi partidueta-tik sei irabazi dituzte, eta den-boraldi hasiera irregularra egin ondoren, 2019an ikusgarri da-biltza. Horri esker, bosgarren posturaino egin dute salto, eta lehenengo postuan dagoen Munt-tarpek (26 puntu) alde polita badu ere, ondoren datozen lau taldeen artean bi puntuko aldea baino ez dago. Horren harira, baina, Josetxo Muniategik gar-bi dauka partiduz partidu joan behar dutela: "Eta datozen bi partiduak –Bidasoa eta Elgoibar–, gainera, oso garrantzitsuak izan-go dira; izan ere, atzetik gertu datozen taldeen kontrakoak izango dira, eta horiek irabazi-ta arnasa hartuko dugu".

Atzealdekoak urrun mantentzea

Bergarakoen lehenengo helburua da iazko estutasunak ez errepi-katzea: "Jaitsiera postuetatik ahalik eta gehien urrundu gura dugu, eta lehenbailehen, gaine-ra. Iaz, larri ibili ginen, baliteke aurten ere lau taldek maila gal-tzea, eta ez dugu borroka horre-tan egon gura".Hala, lehia estu horretan, bihar (13:00), Bidasoa Irun kontrario zuzena izango da Labegaraietan: "Bidasoa oso talde ona da, oso denboraldi hasiera ona izan zu-ten [zazpi partidutatik sei ira-bazi zituzten]. Orain, seigarren postuan daude, hiru puntura ditugu, baina potentziala gorago egotekoa daukate", dio Josetxo Muniategik.

Liga amaiera gogorra

Datozen bi partiduen ondoren, bergararrek liga amaiera gogo-rra izango dute: "Hain zuzen, aurrealdeko postuetan dauden taldeen kontra jokatuko dugu. Momentu onean harrapatzen bagaituzte, mahai gainean kol-pe bat emateko moduan egon gaitezke, baina, badaezpada, azken fase horretara etxeko la-nak eginda iritsi behar dugu, puntu kopuru polita lortuta. Hain zuzen, atzealdeko postuak zaintzen badabiltza ere, Berga-rak puntu-puntuan du igoera fasea jokatuko dutenen multzoan sartzea: "Baina, aurreratu mo-duan, dugun liga amaiera gogo-rrak partiduz partidu joatera derrigortzen gaitu".

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak