Ireki da 2019ko dirulaguntza programa deialdia

Maialen Regueiro 2019ko ots. 26a, 09:18

Aurkeztu da ‘Bergarako Udalaren dirulaguntza programa 2019-2021’. Programa orokorrak 1.076.596 euroko aurrekontua du eta aurten iaz baino %3,5 gehiago bideratuko da. Hala, 288.120 euro deialdi irekietara izango dira. 

Kirol zerbitzua

Dirulaguntzen oinarriak zabaldu dira, Agorrosin eta Eskola Kirolaz gain, Klubek ere tarifa soziala ezar dezaten, baita Klubek kontratatzen dituzten teknikarien kontzepturako ere.

Sustapen ekonomikoa

Eragin azterketa teknologikorako partidaren barruan jasangarritasuna ere gehitu da. Era horretan, enpresa berrien alokairuko laguntzak handiagoak dira, Alde Zaharrean kokatuta badaude eta negozioen traspasoa ematen denean, alokairuak dirulaguntza izaten jarraituko du 2 urtetan.

Gizarte zerbitzuak

Alokairu prezioak merkatuko prezioetara egokitu dira: herrian orokorrean 600 euro hileko, erdigunean, Martoko, Ozaeta, Labegaraieta eta Ola, 550 euro hileko eta azkenik, Osintxun 450 euro hileko. Horrez gain, pizgarriak alokatzeko gaztelagun programaren bitartez, 6 urtetan jaso ahal izango da laguntza eta etxebizitza baten zati bat jabetzan izan arren, eskatu daiteke laguntza.

Gobernuz Kanpoko erakudeei dagokionez, dirulaguntza hauek emango dira: garapen herrialdetan proiektuak bultzatzeko, batetik eta Bergaran sentsibilizazio ekimenak burutzeko, bestetik. Aurten gainera, herrialdeen arteko lankidetzaren kultura sustatzeko esku-hartzeak ere izango du dirulaguntza.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak