Burdinolako neskak, bikain

Julen Iriondo 2019ko otsailaren 22a

Gaztela eta Leongo ligan dihardu taldeak –Euskadiko liga baino maila altuagokoa–. Aurreko asteburuan bi partidu jokatu dituzte, eta biak irabazi.

Cochinillos Voladores taldearen kontra izan zen lehena, eta bergararrek 1-3 irabazi zuten, markagailuan atzetik hasi arren. Bigarrena, berriz, 2-3 irabazi zuten Gatas taldearen kontra. 0-2 hasi arren, kontrarioek berdindu egin zuten partidua, baina hirugarrena egitea lortu zuten bergararrek. Bi garaipenokin, bosgarren dira sailkapenean.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak