Soraluce txapelketaren lehen finalerdiak, martitzenean

Julen Iriondo 2019ko ots. 22a, 12:21
Artxiboko argazkia.

Gutierrez eta Ruiz de Larramendi, batetik, eta Arrieta eta Zubizarreta, bestetik, ariko dira lehian. Aste honetan jokatutako final laurdenetako azken neurketei dagokienez, Agirreamalloak eta Salaberriak lortu  zituzten txartelak.

Lau t'erdiko Soraluce txapelketan, promes mailan, Agirreamalloak 22-20 irabazi zion Ariztegiri. Markagailuan gora-behera askoko neurketa izan zen: irabazle izango zena 14-9 egon zen aurretik, 14-16 atzetik eta 20-18 aurretik; baina 20na berdindu zuen Ariztegik, nahiz eta gehiago tantorik egin ez. Agirreamalloak egindako 15 tanto izan zituen, sei sakez; Ariztegik 14, sakez bi. Irabazlea trebe ibili zen aurrean, ezker airez tanto ederrak eginez; Ariztegik, berriz, botez jardun zuen gehiago. Nagusietan, 6-22 irabazi zion Salaberriak Prietori, erraz. Martitzenean lehen finalerdiak jokatuko dira, 19:30ean. Sergio Gutierrez eta Ander Ruiz de Larramendi, promes mailan, eta Ioritz Arrieta eta Iraitz Zubizarreta, nagusietan, ariko dira lehian.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak